BERRI TXARRAK

_A3A5825.jpg

_A3A5558.jpg

_A3A5592.jpg

_A3A5599.jpg

_A3A5769.jpg

_A3A5834.jpg

_A3A6009.jpg

_A3A6011.jpg

_A3A6189.jpg

_A3A5959.jpg

_A3A6013.jpg

_A3A6041.jpg

_A3A5878.jpg

_A3A5614.jpg

_A3A5865.jpg

_A3A5943.jpg

_A3A5809.jpg

_A3A5989.jpg

_A3A6050.jpg

_A3A6282.jpg

_A3A6553.jpg

1994an Lekunberrin sortua (Nafarroa), BERRI TXARRAK taldeak zazpi disko eta dokumental bat kaleratu ditu orain artean. Euskal Herriko rock eszenatik abiatuta, munduan zehar hainbat bira egin ditu jada egun hirukoa den talde honek (Hego-Amerika, AEB, Asia, Europa…)

Gorka Urbizu (gitarra eta ahotsa), Aitor Goikoetxea (bateria), Mikel Lopez “Rubio” (baxua) eta Aitor Orejak (gitarra) osatu zuten taldea 2003 urtera arte. Bitarte horretan taldeak lau disko plazaratu zituen, guztiak ere GOR disketxearen abaroan: Berri Txarrak (1997), Ikasten (1999), Eskuak / Ukabilak (2001) eta Libre © (2003). Lehenengo biekin euskal eszenan euren lekutxoa egin bazuten, hirugarrenarekin eta batez ere Libre ©-rekin estatura irten eta prentsa musikalaren oniritzia jaso zituen (Estatuko urteko diskorik onena Rock Sound aldizkariaren erredakzioaren iritziz). Disko honek ‘Denak ez du balio’ kanta ezaguna dakar, zeinean Rise Against taldeko Tim McIlrath-ek kolaboratu baitzuen. Gerora elkarrekin bira bat egingo zuten Europa osoan zein Hego Amerikan.

2004an Aitor Orejak taldea utzi eta Berri Txarrak-ek hiruko moduan jarraitzea deliberatu zuen, bere ibilbidean mugarri bihurtuko zen lana grabatzeko asmoz: Jaio.Musika.Hil (GOR, 2005). Karlos Osinagak (Lisabö) Erasoko baserri batean grabatu eta Kansasen (AEB) Ed Rosek nahastua izan zen. Mondosonorok, Entzunek eta bestelako aldizkariek urteko lanik onenen artean kokatu zuten bosgarren lan hau. Disko honekin, hirukoak aurreko urteetan irekitako nazioarteko ildoa sakondu eta soka luzeko bira burutu zuen, hiru urtetan berrehundik gora emanaldi eskaini zituztelarik: Japonia, Taiwan, Nikaragua, Mexiko, AEB… eta Europan barna hainbat tour etorriko ziren.

Bira luze eta zabal horretan bizitakoak gordetze aldera, Berri Txarrakek 70 minutuko dokumentala kaleratu zuen, Ibon A. Totorika zinemagilea lagun. ‘Zertarako amestu’ rockumental hau GOR-ek kaleratu zuen 2007an eta munduko hainbat zine jaialditan hautatua izan zen, tartean Portobelloko Film Festivala (Londres) edota Gasteizko Zinemastea.

Bira honen ostean Rubio baxulariak taldea utzi eta David Gonzalezek hartu zuen bere tokia. 2008a kantuak ondu eta nazioarteko zenbait agerraldi egiten eman ondoren (Fujirock –Japonia-, Maifest –Suitza-…), 2009ko Apirilean Chicagora jo zuen taldeak, Steve Albini (Pixies, Nirvana, PJ Harvey, Neurosis…) soinu-ingeniariarekin batera seigarren diskoa grabatzeko xedez: Payola. Disko hau Roadrunner Records disketxe ezagunak kaleratuko zuen, taldearen Only In Dreams plataformarekin batera, 2009ko Irailaren 14an. Disko gordin honetako lehendabiziko kantak (‘Folklore’), Punk Kantu Onenaren Vox Pop saria lortu zuen mundu mailako INDEPENDENT MUSIC AWARDS-etan (2010). Epaimahaian zeuden, besteak beste, Tom Waits edo Ozzy Osbourne bera.

Taldeak -ordurako Galder Izagirre (Dut, Kuraia) baterian zela- Ross Robinson ekoizle entzutetsua (Slipknot, At The Drive-In, The Cure, Sepultura…) aukeratu zuen 7. estudio lana grabatzeko. ‘Haria’ (Kaiowas-Graviton / Only In Dreams, 2011) izan zen emaitza, hamabi kantu berri, taldearen ohiko indar, emozio eta jarrerari zertzelada berriak erantsiaz. ‘Albo-kalteak’, ‘Harra’ edota ‘Makuluak’ (Bertolt Brecht-en poema batean oinarritua) izan daitezke adibideetako batzuk. Disko honetan Matt Sharp (The Rentals, Weezer) izan zuten gonbidatu berezi, ‘FAQ’ kantuan bigarren ahotsak egin zituelarik. Aurretik Gorkak The Rentals-en kantu batean parte hartu zuen, beraz kolaborazio honekin nolabait zirkulua itxi egin zela esan daiteke. Diskoak kritika ezin hobeak jaso zituen eta HELLFEST-en mailako jaialdi garrantzitsuetan jotzera eramango zituen, 2013an.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s