JUPITER JON

_A3A4473.jpg_A3A4547.jpg_A3A4526.jpg_A3A4569.jpg_A3A4447.jpg_A3A4081.jpg_A3A4098.jpg_A3A4101.jpg_A3A4134.jpg_A3A4147.jpg_A3A4156.jpg_A3A4237.jpg_A3A4287.jpg_A3A4285.jpg_A3A4298.jpg_A3A4307.jpg_A3A4368.jpg_A3A4384.jpg

Sareak arrainak harrapatzeko baino erabiltzen ez ziren garaietan, kasete bildumak grabatzen genituen etxean, lagunen artean banatzeko asmoz; lantzean behin, ligatzeko ere erabiltzen genituen, erromantizismo sonikoaren ariketa merke gisa.
Oraindik bada horrelako grabazioak egiten dituenik; esaterako, Jupiter Jon taldeko Baxi (abeslari eta gitarra jotzailea). Bada, CD-bilduma horiek jasotzen ditudan pribilegiatuetako bat neu naiz, eta baso-azpiko horietan gordetako soinu-oihan oparoa Jupiter Jonen proposamen eklektikoaren parekoa da: Rhythm and blues (Screamin’ Jay Hawkins eta Eddie Kirk), post-punk (Y Pants eta Blurt), reggae (Junior Murvin), folk (Indioen guda-kantuak) edo landa-grabazioak (hegaztien txioak).
Hala, Jupiter Jonen bigarren lan honetan, “Eta metaforak greba egin zeben….” , Baxiren bildumetako heterogeneotasun aberats hori nabarmendu egin da, bai eta erabat txertatu ere, Lamberto Perurenak egindako azal koloretsu bezain primitibotik hasita, Tortura Sistematika taldeko gitarrajole ohiaren ahalegin polikromoa grabazioan bildutako hamar doinuetan islatu baita: Paleolitikoa eta gero Elvis kantuan entzuten diren rockabilly kutsuko oiloonomatopeiak, Satanak piezako alboka, Navajo Kodigoan kantuko afrikanismoa, Ipar Poloko alkatea josten duten gitarra eta baxu angeluarrak, Festa komunista Genzano di Roman abestiko dub giroa edo Gansterrak operara doaz abestiko lirismoa.
Eklektizismo horren baitan, gainera, kantuak hazi egin dira: ahots landuagoak, konponketak (sintetizadorea, harmonika, txistuak, kongak…), ñabardurak (gitarra-jolasak) eta sendotasuna (baxuaren ezinbesteko presentzia erraldoia).
“Pleistozenoko astelehenak” urrun hartako haitzak eta errekak atzean utzi dituzte, eta sareen sareak agintzen duen sasoi honetan, etxeko bildumen aspaldiko xarma anitzarekin busti dute grabazio berria. Ohitura zaharren bidez, haien nortasunean sakonduz.

Julen Azpitarte

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s