Badago hemen Leioarentzat eta leioaztarrentzat ekitaldirik garrantzitsuenetako bat. Umore Azokak hegoak hedatu eta lau egun eskaintzen dizkigu kale-artisten emanaldi onenekin gure herriko edozein gunetan.
Aukera ezin hobea gure kaleetan eta zuzenean ikuskizun onenez gozatzeko. Egun hauetan, Leioa topagune bihurtzen da Euskadiko leku desberdinetako, Estatuko eta baita atzerriko persona askorentzat ere, etortzeko arrazoi desberdinak dituztenak; batzuk zuzeneko ikuskizun zoragarri hauetaz gozatzeko, beste batzuk euren lanak Leioako publikoari eskaintzeko, eta beste batzuk hemen, Leioan aukeratzeko zein ikuskizun eraman nahi dituzten euren Azoketara.
Horietako guztiei eta bakoitzari gure ongi etorria ematea eta gogoratzea Leioak kalitate handiko hotel-eskaintza eta primerako saltokiak dituela. Leioa hiri bizia da, zerbitzurik onena eskaintzeko eta bisitatzen gaituen persona kopuru handi honi ahalik eta harrera onena emateko gehiago ahalegintzen dena.
Leioan bizi diren pertsona guztiei ere eskerrak eman nahi dizkiet, egun hauetan egiten duten ahaleginarengatik, hala maila profesionalean euren negozioetan, nola maila pertsonalean; izan ere, egunerokoa ere aldatu egiten da kale-mozketekin eta beste eragozpen batzuekin, beti ere Umore Azoka onena eskaintzeko. Eta, nola ez, Leioako Udaleko Kultura arloari eskerrak ematea, arloa osatzen duten kide bakoitzari, beren ardura, interesa eta lanarengatik egun hauetan dena biribila irten dadin.
Horrela, Leioa gure herriko jarduera artistiko eta kulturalaren erdigune bilakatzen da, hainbeste eszenatoki interesgarrirekin, kalitarearen aldeko apostua eginez, kale-artisten profesialtasuna eta aniztasuna. Hasieran aipatu ditugun hegoak jadanik hegan ari dira.
Hau esanda, bakarrik gelditzen da zehaztasunez, mimoz eta ilusio handiz prestatutako programazio honetaz gozatzea.
Umore Azokan elkar ikusiko dugu!