Kotzez iritsi ginen Firenze-ra, lehen aldia zen niretzat eta ikusmin handia nuen Italiako hirugarren toki bisitatuena ezagutzeko, lehena Roma da eta bigarrena Venezia.
Tranbia bat hartu ostean bertan nintzen Santa Maria Novellako elizari begira.
Ez du Firenze-k denbora asko ematen ausnartzeko, jarraian kolpatzen zaitu hiriak, guk ere ez genituen bi egun besterik bertan egoteko eta kafe azkar bat hartu ondoren hasi genuen gure ibilbidea. Duomoa-ra gindoazen, Santa Maria del Fiore- ko katedralaren bila eta hamar minututan bertan geunden, ikusgarria, argiak gogor kolpatzen zion bere arkitektura bikaina agerian utziz. Hitzik gabe eta gente artean buelta eman genion, isilik. Errespetu handia ematen du.
1296-an hasi ziren eraikitzen eta 1471 bukatu zion Filippo Brunelleschi-k kupula famatua. Turismo masifikatuaren erruz gertutik ikusi ezin zenez aurrera ekin genion bideari Palazzo Vecchio-rantz, bertan zeuden itxoiten gure lagun italiarrak elkarrekin bazkaltzeko asmoz.
Horrela hasi zen gure bidaia toscana-ko hiriburuan eta aurrerantzekoa argazkitan ikusi dezakezue.
